XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñun diranak eta bi aittatu, eta... kristau elexaarra berak zionez, guzietan biotz-ukigarriena zabalazkoa, etab. esan, Lukasen Jesusen jaiotzakiko Berriona irakurri, eta entzule guztien txalo-ots artean, Gabon zorion-agurra opa, eta amaitu zun.

Udaberri-giro epela genduan-da, gauerdi-mezan eliza gañezka zegoan.

Erri osoa antxe zan.

Nere itzaldi-gai, itz bat bakarra izan zan.

Naiko, eta bearreko, orduan.

Elexaar, itza! Eta Lukasen Ebanjelioa astiro-astiro irakurri, eta Oraintxe entzun berri dezuten egunari dagokion Lukasen Berriona, elexaar-ipuia al da?, galde egin nien.

Noiztik ala? Nundik-nora?.

Olakorik! Baita zera ere!.

Egi-egia da gero! Gertatua, ez asmatua! Ezta iruditua ere! Ezta asmatze ainakoa ere ta! Naiz-eta " biotz ukigarriena izan "!.

Bein gertatua eta beñere geiago gertatuko ez dana!.

Gertatu dan eta gertatu litekean gertaerarik entzungarriena!.

Izan ere, Eguberrietako gertakizuna auxe degu.